XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunero egiten zituen horrelako deabrukeriak.

Baina denetan okerrena neskatila horail bati egin ziona da.

Bazebilen behin ilemotots horiak zituen neskatila bat bere uztaiarekin jolasean, alai eta pozik.

Eta uztaiari jarraituz Kinkilimarro deabruaren etxe aurrera joan zen.

Deabrua ohean zegoen zurrungaka, eta uztaiaren hotsa entzun zuenean, kolpetik esnatu zen.

Leihotik burua atera eta esan zuen: - Kaixo, neska.

- Nor naiz ni? Eta neskak, beldurrez beterik, erantzun zion: - Zu Kinkilimarro deabrua zara, baina ez egin ezer niri.

- Nahi baduzu, uztaia oparituko dizut.